XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GURE IDI TXIKITO.

Lehen aipatu dudan idiak ba du bere ixtorioa.

Txikito eta gure idi Txikito esaten genion.

Horrekin kaso egiten zuen.

Egun batean, aita irina ematetik Aiatik zetorrela, arrantxu egitera Asteasuko Panaderi esaten zitzaion tabernan sartu zen, idia eta gurdia atarian utzirik.

Handik atera zenean, ordea, ez zuen ez idirik eta ez gurdirik aurkitu, eta etxera joana izango zelakoan, etxera etorri zen bera ere.

Baina etxean ez zen idirik ageri.

Orduan bila hasi zen.

Ilundua zen.

Ba zen Txortu esaten zitzaion kamio-bueltan, handik behera errekaraino zihoan bide txar peligroso bat.

Oraindik ere han dago hura.

Ba, hantxe, topatu zuen idia gurdiarekin, baina bruxa batez burua tapatua.

Baten batek idia hara eraman, bruxarekin itsutu eta han utzi zuen, piska bat mugitu eta malkarrean eror zedin.

Idiak, eskuinera pittin bat mugitu izan bazen, bada, ez zeukan errekara bitartean geratzerik, eta mila puska egingo ziren idia eta gurdia.

Baina, idiari opa izan zion bezalako errematea, gizon hark berak izan zuen.

Lanean ari zela, lagunen deskuidorengatik hil zen.